Gizartea -

Apirilean

Basque Audiovisualek Cannesera eramango du sektorearen erronka

Apirilaren 1etik 4ra egingo da ekitaldia, Canneseko Palais des Festivals jauregian. Besteak beste, 11.500 parte-hartzaile izango ditu, 100 herrialdetako balizko 4.000 erosle.

Azoka apirilaren 1etik 4ra egingo dute, Cannesen. Argazkia: EITB.
Azoka apirilaren 1etik 4ra egingo dute, Cannesen. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basque Audiovisual Canneseko MIPTV ikus-entzunezko edukien eta eduki digitalen nazioarteko azokan izango da aurten ere. Munduko azokarik garrantzitsuenetakoa da, plataforma guztietarako entretenimendua sortzeko, ekoizteko, erosteko, saltzeko, finantzatzeko nahiz banatzeko.

Apirilaren 1etik 4ra egingo da ekitaldia, Canneseko Palais des Festivals jauregian. Besteak beste, 11.500 parte-hartzaile izango ditu, 100 herrialdetako balizko 4.000 erosle.

Euskal ikus-entzunezkoen nazioarteko markak seigarren aldiz hartuko du parte ekitaldi honetan, eta, berriro ere, stand bat edukiko du Riviera pabiloian, ekitaldiaren erakustokiaren gunean, hain zuzen.

Basque Audiovisual markarekin euskal ordezkari hauek joango dira: Baleuko, Dibulitoon Studio, EITB, EPE/APV, Exppresive, Idem 4, Mediabask, Pausoka, Somuga eta Úbiqa. Horiek R31.29 standean egongo dira.

Standa azokak iraungo dituen lau egunetan irekita egongo denez (apirilaren 1etik 4ra), profesionalen arteko topaketak antolatuko dira, eta MIPTV azokan egongo diren hainbat euskal enpresaren lanak erakutsiko dira.

Eikenen eta Etxapare Institutuaren arteko baterako ekimen horren bidez, euskal ikus-entzunezkoaren presentzia bermatuko da, nazioarteko erakustoki nagusian, eta enpresen merkataritza lana sustatuko da.

Horren harira, azokan bertan egongo diren enpresez gain, Basque Audiovisualen standak sektoreari eta bere ekoizpenei buruzko informazio zuzena eskainiko du, horretarako egindako nazioarteko katalogoaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea