Gizartea -
Alimentaria 2012 azoka
Elikagaien munduko azken berrikuntza: ur kafeinaduna
Alimentaria 2012ko azoka hainbat berritasun erakusten ari da egunotan, hala nola oilasko zaporedun krispetak.
Erredakzioa
Bartzelona elikagaien munduko azken berrikuntzak erakusten ari da egunotan, Alimentaria 2012ko azokan. Ekimena atzo hasi, eta osteguna arte iraungo du.
Bisitariek elikagai berri ugari ikusi ahal izan dituzte, hala nola ur kafeinaduna, uxuala-mojitoa, urrezko txiribilak dituen cava, zezen buztanarekin egindako kroketak, oilasko zaporedun krispetak eta euro billete jangarriak.
Kataluniako eta Espainiako produktuak ez ezik, Dubaikoak, Txinakoak, Thailandiakoak eta Mexikokoak ere daude ikusgai.
Azokako gune arrakastatsuenetako bat 'Aliementaria Hub' da, hots, berrikuntzak sustatzea helburu duena. Bertan, 200 produktu inguru aurkeztu dituzte.
Alimentariak 140.000 profesionalen bisita jasotzea espero du, horietako 35.000, atzerrikoak.