Gizartea -
Auzitegi Gorenaren epaia
8.000 euroko kalte ordaina auzokoei, pianoa jota molestatzegatik
Valentziako guraso batzuek bizilagunei 8.000 euroko kalte ordaina eman beharko diete alabek pianoa jotzean egiten zuten zaratagatik. Gainera, etxea intsonorizatu beharko dute bertan jo nahi badute.
Erredakzioa
Valentziako familia batek 8.000 euroko kalte ordaina eman beharko die bizilagunei alabek pianoa jotzean ateratzen zuten soinuak auzokoei eragindako kalteak direla eta. Pianoren musikak "euren etxeko intimitatea" urratzen zuela salatu zuten, ia orduoro jotzen zutela argudiatuz, eta sarritan, arauak ezarritako muga gainditzen zutelako.
Gorenak gaur kaleratutako epaiak jasotzen duen kalte-ordaina Valentziako Auzitegiak ezarritakoaren bikoitza da. Halaber, zigortuak izan diren gurasoen alabek pianoa etxean bertan jotzen jarraitu ahal izateko hormak intsonorizatu beharko dituzte.
Auzokoek aurkeztutako salaketaren arabera, zigortu dituzten gurasoen alabek pianoa asteko edozein egunetan jotzen zuten, inolako ordutegi finkorik gabe eta deskantsu hartzeko orduak kontuan hartu gabe. Asteburuetab pianoa goizean goizetik entzuten zela salatu dute eta lan egunetan, berriz, 15:00etatik 22:00etara arte.
Bizilagunak kexatzen zirenean, adingabearen gurasoek alaba laugarren ikasturteo ikaslea zela erantzuten zieten, eta pianoa jo behar zuela. Egunean ordu eta erdi jotzen zuela pianoa eta horrek ezin ziela ezinegonik, estresik edota deskantsua galarazi erantzuten zieten.