Gizartea -

Garoña Zentrala

Eguzki: 'energia nuklearrak beti du arriskuren bat'

Eguzki kolektibo ekologistak energia nuklearrari buruz aritzean “0” arrisku maila ez dela existitzen esan du gaur.

Garoñaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EITB
Garoñaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EITB
Garoñaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak esandakoari zuzendu zaio gaur Eguzki. Izan ere, atzo programatu gabeko geldialdia izan zuen Garoñako zentral nuklearrak eta horrela jarraitzen du ordutik; Kontseiluak ordea, langile, herritar zein ingurugiroarentzat arriskurik ez dagoela ziurtatu du.

Eguzkik, herritarrak informatzerako orduan “gardentasun falta” leporatu dio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari komunikatu batean; interes ekonomikoak, pertsonen eta ingurugiroaren segurtasunaren aurretik jartzea egotzi dio kolektiboak.

Politikarien jarrera ere salatu dute, “mila arrakala dituen zentrala bezala ezaguna den Garoñak dakartzan arazo guztiei ez diete kasurik ere egiten”. Mariano Rajoyk, Espainiako presidenteak, Seuleko segurtasun nuklearrari buruzko goi-bileran hartu du parte “terrorismo industrialaren aurkako ekimenean eman diren pausuez harro agertuz”.

Kolektibo honen iritziz, apustu horrek “ez du bat egiten Espainian funtzionamenduan dauden zortzi erreaktoreak mantentzeko intentzioarekin”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea