Gizartea -

'Beharrizanei egokitzeko'

Administrazioko hizkuntza eskakizunen sistema alda lezake Jaurlaritzak

Eskakizunak lanpostuen beharrizanekin bat egiten duten aztertuko dute. Edonola ere, aldaketa horrek ez omen luke eskakizunen maila jaitsiko.

Blanca Urgell sailburua.
Administrazioko hizkuntza eskakizunen sistema alda lezake Jaurlaritzak
Blanca Urgell sailburua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazioan lan egiteko eskatzen diren hizkuntza eskakizunek lanpostuen beharrizanekin bat egiten duten jakiteko ikerketa egingo du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Blanca Urgell sailburuak iragarri duenez.

Ikerketa horren arabera, administrazioko hizkuntza eskakizunen sistema alda lezake Jaurlaritzak, ''beharrizanei egokitzeko'', baina aldaketa horrek ez omen luke eskakizunen maila jaitsiko.

Edonola ere, Urgellek argitu du ''balizko edozein aldaketa adostasunean oinarrituta'' egongo litzatekela. Aurrikuspenen arabera, urte bukaerarako izango lituzkete azterketa horren emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea