Itxi

2022/01/15

15:40

Gizartea

Donostia

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera berretsi dute

eitb media

Kultura arloko 1.500 pertsonaren sinadurak ere bildu dituzte helburu hori lortzeko asmoz, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak Antigua auzoko muralaren aurrean egindako omenaldian jakinarazi duenez.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, hizkuntzalari, idazle eta politikaria hil zela 10 urte bete direnean, omenaldia egin diote gaur Donostian, eta Udal Liburutegiari bere izena jartzeko eskaera berretsi dute.

Antigua auzoan Txillardegik duen horma-irudiaren aurrean izan da omenaldia, eta bertan egin dio eskaera Gipuzkoako hiriburuko Udalari Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak.

Elkartearen presidenteak, Fito Rodriguez idazleak, adierazi du euskal erakundeak zorretan direla euskaltzalearekin, eta horregatik eusten diotela, 10 urteren ostean, bere garaian hainbat idazlek egindako eskaerari.

Horren harira, Rodriguezek jakinarazi du kultura arloko pertsonen 1.500 sinadura bildu dituztela Udalari aurkezteko, ekimena blokeatuta duela uste baitute.

Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenaren ordezkariak gogorarazi du euskaltzaleak oraindik ez duela aitortza ofizialik jaso bere jaioterrian, Donostian, baina Oñatin, adibidez, Udalak aho batez erabakita, xafla bat eskaini diotela Arantzazun euskara batuari egindako ekarpenagatik.

Dena den, eta erakundeen aldetik nahikoa babes ez duela jaso azpimarratu arren, Txillardegik herri-aitortza baduela esan du Rodriguezek, eta agerian geratu dela hori egunotan San Telmon egin dituzten jardunaldietan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;