Gizartea -

Bizkaia

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik Ondarroan izandako sute batean

Handi kalean piztu da sua, eta kaltetutako eraikinaz gain, ondoko etxebizitzak ere jendez hustu dituzte.

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik gaur Ondarroako (Bizkaia) eraikin batean piztu den sute baten ondorioz.

15:45 aldera piztu da sua Handi kaleko hiru solairuko eraikin bateko etxebizitza batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea piztu den eraikinaz gain, ondoko etxebizitzak ere jendez hustu dituzte badaezpada ere.

Hiru pertsona toxikatu egin dira kea arnasteagatik eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Suhiltzaileak Galdakao-Usansolo Ospitalea Lea-Artibai azken ordukoa