Gizartea -

Trafikoa

Atzerritarrek euren herrialdeetan jasoko dituzte trafiko-isunak

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak atzerritarrei isunak kobratzeko sistema jarri du martxan, orain arte ezinezkoa zen, izan ere, ibilgailuen erregistroan ez baitago atzerritarren daturik.

Eusko Jaurlaritzako trafiko zerbitzuak atzerritarrei isunak kobratzeko prozedura jarri du martxan.
Ertzain bat atzerriko matrikuladun ibilgailuko gidariari isunan jartzen. Argazkia: Herrizaingo Saila
Eusko Jaurlaritzako trafiko zerbitzuak atzerritarrei isunak kobratzeko prozedura jarri du martxan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafikoaren inguruko arau-haustea egiten duten atzerritarrek euren herrialdeetan jasoko dute isuna, izan ere. Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak atzerriko ibilgailuei isunak kobratzeko prozedura bat jarri du martxa. 

2011ko ekaina eta 2012ko otsaila artean, EAEko errepideetan gehiegizko abiadura jasotzen duten ekipo automatizatuek matrikula atzerritarra zuten 46.510 ibilgailu detektatu zituzten baimendutako abiadura gaindituta.

Zifra horrek, alegia, arau-hauste hori egin duten ibilgailuen (133.044) % 34,96 suposatzen du. Isun guzti horiek ez ziren heldu arau-hausleen eskuetara euren datuak ez zeudelako ibilgailuen erregistroan. Arazo hau konpontzeko, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak atzerriko arau-hausleei salaketak jakinaraztea ahalbidetuko duen prozedura bat jarri du martxan.

Hala, atzerriko matrikula duten gidariei isunak jakinarazteko lana bideratzeko zerbitzu bat kontratatu du Trafiko Zuzendaritzak. Titularren datuak jasotzea eta titular horiei egindako arau-haustea jakinaraztea izango da zerbitzu horren eginkizuna. Sortutako espedienteen tramitazioa Trafiko Zuzendaritzako funtzionarioen esku egongo da, isunen kontrol eta ordainketen kudeaketarekin batera.

Salaketak jartzeko hizkuntzak:

Salaketak jartzeko eta telefono bidezko atentzioa eskaintzeko honako hizkuntzak erabili ahal izango dira: ingelesa, alemana, gaztelania, italiera, portugesa eta nederlandera.

Palmako trafiko-autoritateak, esaterako, horrelako ekimen bat jarri du martxan, eta euren esperientziaren arabera, salaketa jaso dutenen artean erdiak baino gehiagok (% 60-70) borondatezko denboraldian ordaintzen du.

Bestalde, Europar Batasuna herrialde kideen Ogasunek datuak elkartrukatu ahal izateko Zuzendaritza bat prestatzen ari da. Hala, bide-exekutibo bidez kobratu ahal izango zaie isuna arau-hausle atzerritarrei, herrialdekoekin egiten den moduan, edozein diskriminazio mota ezabatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea