Gizartea -

Eraso homofoboa

Homosexual bat hil da neonazi talde batek emandako jipoiagatik, Txilen

Ospitalean 25 egun egin ostean, gaztea hil egin da. Dagoeneko lau lagun atxilotu dituzte.

Hildako gaztearen aita ospitaleko atarian. Argazkia: EFE
Hildako gaztearen aita ospitaleko atarian. Argazkia: EFE
Hildako gaztearen aita ospitaleko atarian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den martxoaren 3an Txilen, Santiagon, neonazi talde batek Daniel Zamudio gazte homosexuala jipoitu zuen. Ordutik ospitalean egon da eta gaur hil egin dela berretsi dute.

Eraso homofoa izan zen eta dagoeneko lau lagun atxilotu dituzte.

Jaime Parada Askatasun Homosexualaren Mugimenduko zuzendariak "herriko martiria" dela esan du, "sexu-joera ezberdinak dituztenekiko gorrotoaren biktima".

Pertsona asko bildu dira ospital atarira Zamudioren familiari elkartasuna adieraztera. Besteak beste, Rodrigo Hinzpeter presidenteordea, Jaime Mañalich Osasun ministroa eta Santiagoko alkatea, Pablo Zalaquett.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea