Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Hiru hildako, 28 ospitaleratu, horietako hiru ZIUn, eta ia 2.000 positibo berri Nafarroan

EITB Media

Egun 273 pertsona daude ospitaleetan, horietako 34 ZIUetan. 4.421 proba egin dituzte; beraz, positibotasun tasa 45,2koa da, aurreko egunean baino handiagoa.

  • Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten

    Osasun langile bat koronabirusa hautemateko proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Covid-19 positibo berrien kopuruak gorakada txiki bat izan du azken orduetan Nafarroan; izan ere, 1.999 zenbatu dituzte ostegunean. Gainera, hiru hildako eta 28 ospitaleratu gehiago, horietako hiru ZIUn, baieztatu dituzte.

Bestalde, 4.421 proba egin dituzte; beraz, positibotasun tasa 45,2koa da, aurreko egunean baino handiagoa. Asteazkenean % 42koa izan zen, 4.485 probatan 1.885 covid kasu antzeman baitzituzten.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, egun 273 pertsona daude ospitaleetan, horietako 34 ZIUetan.

Txertaketari dagokionez, ostegunean 2.651 dosi eman zituzten Foru Erkidegoan. Guztira, 1.316.211 txerto banatu dituzte dagoeneko, eta 543.106 pertsonak txertaketa bukatu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena