Itxi

Gizartea

EUSKADI IRRATIA

Jon Ariceta (Nafarroako Unibertsitate Ospitalea): "Ospitalea beteta dago, oso presionatuta"

Onintza Aiestaran | EITB Media

Seigarren olatua bosgarren, laugarren eta hirugarren olatuak baino indartsuagoa izaten ari dela eta bigarren olatuko zenbakietara irits daitekeela azpimarratu du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariordeak.

  • Jon Aritzeta. Argazkia: EiTB

    Jon Aritzeta, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariordea. Argazkia: Euskadi Irratia

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroan, koronabirusaren seigarren olatuari lotutako kutsatzeak behera egiten hasi badira ere, ospitaleak "beteta" eta "oso presionatuta" daudela ziurtatu du Jon Ariceta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Prozesu Kirurgikoetako zuzendariordeak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Adituak azaldu duenez, ospitalea ez kolapsatzea da orain beraien helburua. Azken asteetan, ebakuntza guztien % 40 atzeratu behar izan dituzte; aitzitik, atzeratu direnak geroratu zitezkeenak izan direla zehaztu du: "Gaur arte ez da ebakuntza garrantzitsu bakar bat ere bertan behera utzi, eta hori oso inportantea da".

Seigarren olatua bosgarren, laugarren eta hirugarren olatuak baino indartsuagoa izaten ari dela eta bigarren olatuko zenbakietara irits daitekeela azpimarratu du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Prozesu Kirurgikoetako zuzendariordeak.

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko egoera zein den irudikatzeko datuak eman ditu Aricetak. Gaur-gaurkoz, 277 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta Nafarroan; horietako 165, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean (24, ZIUn).

Zainketa Intentsiboen Unitatean aurreko olatuetan baino pertsona gehiago intubatu behar izan dituztela onartu du. "Jende gehiago daukagu intubatuta; horrek esan nahi du larriago daudela, ospitaleratzeak luzeagoak direla eta ZIUn denbora gehiago emango dutela", gaineratu du.

Ospitaleetan aurreko olatuetan baino adineko pertsona gehiago daudela adierazi du: "Hori nabaritzen ari da pertsona gehiago hiltzen ari direlako ospitaleetan".

Omikron aldaerak osasun langileak ere kolpatu ditu. Une honetan, ohe eta langile eskasia dutela aitortu du. Nafarroako Unibertsitate Ospitalean aldi berean 400 langile baino gehiago gaixotu direla esan du, eta horrek eragina izan duela eguneroko lanean. Esaterako, langileak tokiz aldatu behar izan dituzte jarduera garrantzitsuenei eusteko.

"Sei olatu aguantatu ditugu eta hurrengoak aguantatuko ditugu. Nekatuta gaude, baina osasun publikoa mantentzea eskatzen dugu, hori baita hau aguanta dezakeen sistema bakarra", gehitu du.

Birusari errespetua galdu zaiola uste du, itxaropen gutxi du orain arte ez txertatzea erabaki duten horiekin, eta susto galantak hartuko dituztela ohartarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena