Gizartea -

Greba egunean, atxilotuta

Willy Toledo aske utzi dute, fidantzarik gabe

Toledo greba orokorraren egunean atxilotu zuten, agintetzari erresistentzia eta atentatua delituak egotzita.

Willy Toledo aktorea Lavapies auzoko istiluetan atxilotu zuten. EITB.
Willy Toledo aktorea Lavapies auzoko istiluetan atxilotu zuten.
Willy Toledo aktorea Lavapies auzoko istiluetan atxilotu zuten. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Willy Toledo aktorea fidantzarik gabe aske utzi dute, epailearen aurrean izan ostean. Ostegunean, greba orokorraren harian, Lavapies auzoan izandako istiluetan atxilotuta izan zen.

Horixe da Poliziako iturrien araberam Toledok Marcelino Sexmero epailearen aurrea deklaratu beharko du Castilla Plazako instrukzioko 4. epaitegian.

Aktoreari aginteari erresistentzia eta atentatua egitea egotzi diote, Madrileko Informazioko Brigadaren atestatuaren arabera.

Aktoreak Polizia-etxean igaro du gaua, Moratalazen, bertara eraman baitzuten atxilotu zutenean.

Suntsiketak

Willy Toledo ostalari batek egindako salaketaren ondorioz atxilotu zuten. Pikete batek taberna itxiarazi zion greba orokorrarekin bat egiteko. Ostalariak ezetz esan zien eta piketea bere lokala sutsitzen hasi zen.

Agentak iritsi zirenean, Willy Toledo alde eginda zegoen, baina ostalariak identifikatu eta salaketa jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea