Gizartea -
Ezbeharra Martutenen
Bi emakume zauritu dira Donostiako Arantzazuko Ama ikastetxearen hesiaren aurka talka eginda
Talkaren ondorioz, 70 urteko emakume bat ibilgailu barruan harrapaturik geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Agentziak | EiTB Media
Bi emakume zauritu dira astelehen honetan, Donostian, haien ibilgailuak ikastetxe baten hesiaren aurka talka eginda, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Istripua 13:10 aldera gertatu da, Martutene pasealekuan. Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta Arantzazuko Ama ikastetxeko hesiaren kontra talka egin du.
Talkaren ondorioz, 70 urteko emakume bat, kopilotua, ibilgailu barruan harrapaturik geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Era berean, gidariak kolpeak izan ditu ezbeharrean, iturriak zehaztu duenez.
Bi zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituzte.