Gizartea -

gipuzkoa

Berrobik Aldundiaren bitartekaritza eskatu du, banku-erakundeek herriko kutxazain bakarra berriz ireki dezaten

Herriko Udalak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio Kutxabankekin eta bestelako banku-erakundeekin hitz egiteko, lurraldeko udalerri landatarretan kutxazain automatikoak mantentzeko.

Berrobi. Luis Dadebat EITB Mediaren erabiltzailearen artxiboko argazkia.
Berrobi. Luis Dadebat EITB Mediaren erabiltzailearen artxiboko argazkia.
Berrobi. Luis Dadebat EITB Mediaren erabiltzailearen artxiboko argazkia.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David de Miguel Berrobiko (Gipuzkoa) alkateak Jabier Larrañaga Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako foru-diputatuari eskatu dio Kutxabankekin hitz egiteko, udatik itxita dirauen herriko kutxazain bakarra berriz irekitzeko.

Banku-erakundeak udaletxe alboan kokatutako gailua itxi zuen horrek lapurreta jasan ostean,alkateak ohar batean azaldu duenez.

De Miguelek gutuna bidali dio ostegun honetan Larrañagari. Bertan adierazi duenez, Kutxabanketik helarazi diote "Udalak konponketa eta hilero mantentze-lanetarako 1.000 euro ordaintzea" dela kutxazainak berriz zerbitzua emateko modu bakarra. Berrobik ezin du gastu hori "gain hartu", alkatearen arabera.

Egoera "ez da salbuespena", izan ere, Gipuzkoako beste herri txiki batzuk ere "jasaten ari dira kutxazain automatikoen itxiera", gaineratu du.

Arrakala digitalak baztertu egin ditu bankuetako bezero asko, adinekoak gehien bat
Arrakala digitalak baztertu egin ditu bankuetako bezero asko, adinekoak gehien bat
Arrakala digitalak baztertu egin ditu bankuetako bezero asko, adinekoak gehien bat

2:37

De Miguelek Larrañagari eskatu dio Gipuzkoako herri txikien izenean bitartekotza egiteko, banku-erakundeek aurrez aurreko arreta bermatu dezaten eta herritarren "babesgabetasuna ekidin" dezaten.

Era berean, gogorarazi du Lurralde Orekarako zuzendaritzaren helburuen artean dagoela "herri txikietako eta hiri-eremuetako biztanleek antzeko bizi-baldintzak izan ditzaten erraztea".

Kutxazain baten falta "eragozpen handia" da Berrobiko herritarrentzat. Tolosara edo Ibarrara joan behar izaten dute Kutxabankekin kudeaketak egiteko, eta egoerak "bereziki zigortu ditu" adinekoak. Izan ere, "senide edo lagunen bati laguntza eskatzera behartuta ikusten dute euren burua, kontutik eskudirua ateratzeko" edo bestelako eragiketak egiteko.

Alkateak gaineratu duenez, banku-erakundeek "ez dute kontuan izan" talde zaurgarrienen egoera, "arrail digitalaren biktima baitira, eta baztertuta ikusten dute euren burua". Adierazi du bere biztanleek helarazi diotela "babesgabe eta ahaztuta" sentitzen direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa EAE Kutxabank albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak