Gizartea -

nafarroa

Ospitalera eraman dute haur txiki bat, Tuterako eraikin batean sutea izan ondoren

Zenbait pertsona kaltetu dira kea arnasteagatik eta haurtxoa ospitalera eraman dute, medikuaren gomendioz.

Sutea, Tuterako eraikin batean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutea, Tuterako eraikin batean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutea, Tuterako eraikin batean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur txiki bat eraman dute Tuterako Reina Sofia Ospitalera, medikuaren gomendioz, Estanca kaleko lau pisuko eraikin batean piztutako sute baten ondoren, Nafarroako Suhiltzaileek adierazi dutenez.

Sutearen ondorioz, eskailera-begia kez bete da, eta eraikineko bizilagun guztiak konfinatuta gelditu dira.

Zenbait pertsona kaltetu dira kea arnasteagatik eta haurtxoa ospitalera eraman dute, medikuaren gomendioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Nafarroa gaur Tutera bideoak Suteak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea