Gizartea -
Gertaera
Gizon bat sastatu eta hil dute Bilbon, Santutxu auzoan
Polizia gizon marokoar bat bilatzen ari da, ustezko hiltzailea delakoan. Antza denez, borroka batean jazo da hilketa.
Erredakzioa
43 urteko gizonezko bat hil dute, Bilbon, Santutxu auzoan, arma zuriz egindako zaurien ondorioz, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera.
Erasoa 20:00etan gertatu da, Iturribide kalean izandako borroka batean. Oraingoz, jazoera bultzatu duten arrazoiak ez daude batere argi.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du hiltzailea harrapatu eta gertatutakoa argitzeko. Horrenbestez, gizon marokoar bat bilatzen ari da, ustezko hiltzailea delakoan.
Epailea jazoeraren lekura joan da eta hilotza bertatik atera eta Bilboko Auzitegiko patologia zerbitzura eramateko baimena eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea