Gizartea -

radio euskadin elkarrizketa

Sagardui: "Ikasten ari gara pandemia honen bilakaera egunez egun jarraitu behar dugula"

Radio Euskadiko Ganbara saioan elkarrizketa eskaini du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Indarrean dauden murrizketen luzapenaz aritu da, eta azpimarratu du "egunez egun" aztertuko dutela egoera.

Gotzone Sagardui, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Gotzone Sagardui, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Gotzone Sagardui, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EITB Media

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak elkarrizketa eskaini du ostiral honetan Radio Euskadiko Ganbara saioan, eta LABIk ezarritako indarrean dauden neurrien luzapena izan du hizpide. Era berean, uneko pandemia egoeraren balorazioa egin du.

Uneko neurri murriztaileak mantenduko diren hamabost egun horien ostean zer gertatuko den galdetuta, sailburuak adierazi du pandemiaren ezaugarrietako batzuk direla "ohitura ditugun aldaketak eta horiei dagokienez aurreikuspenak egiteko zailtasuna". Hori dela eta, "uste izan dugu 15 eguneko epea nahikoa izan daitekeela" horren bilakaera norantz doan jakiteko.

Sailburuak gogorarazi ditu azken asteotako R0 indizearen bilakaera (1etik hurbil kokatu da) edo intzidentzia metatuaren jaitsieraren moteltzea eta, dioenez, "pentsarazten digute garapenari itxarongo diogula". Beharrezkotzat jotzen du baloratzeko eta hurrengo aldia nolakoa izango den erabakitzeko denbora hori: "ikasten ari gara pandemia honen bilakaera egunez egun jarraitu behar dugula".

Neurrien eraginkortasunari buruzko hausnarketan Sagarduik agertu duenez, "guztiok dakigu zeintzuk diren kutsatzea errazten duten baldintzak". Gaineratu du beste agertoki batean birusaren eragina "are handiagoa" izango litzatekeela.

Era berean, txertaketaren garrantzia azpimarratu du, izan ere, "denbora daramagu esaten ospitaleratze arriskuaren areagotzea, ZIUen beharrarekin sarritan, 5 edo 7 aldiz handiagoa" dela birusaren aurrean immunizatu ez den pertsona batentzat, txertatutako pertsona baten parean. Nabarmendu duenez, "txertoak eraginkortasuna azaldu du aldaera honekin eta beste batzuekin, prebentziorako eta ospitaleratzerik gabeko bilakaera izateko defentsaz hornitzeko".

Sagarduiren hitzetan, "ez naiz nekatuko 12 urtetik gorakoen txertaketa gomendatzeaz". Gainera, "deialdi berezia" egin die 5 eta 11 urte arteko haurren gurasoei, euren seme-alabek "hain garrantzizkoa den tresna hau izan dezaten". Hala, "kutsatzekotan, baliabide gehiago izango ditugu gaixotasuna modu askoz arinagoan igarotzeko".

Covid ziurtagiriaren erabileraren luzapena

Osasun sailburuaren aburuz, covid pasaportea "beste neurri bat" da, gainerako neurriekin batera baloratu behar dena, eta horrek "zehaztuko du bere eraginkortasuna".

Ostiral arratsaldean LABIren bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan egin bezala, gogorarazi du "erantzun" bat izan dela abendu hasieratik, "eskaera hau ezarri zenetik". Azaldu duenez, "nabarmen hazi dira neurri honen ezarpenaren aurreko txertaketa portzentajeak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak COVID olatu berria Covid pasaportea Euskadin