Gizartea -

Erresuma Batuan

Telebistan ikusitakoari jarraituta ama hil zuen gazte bat zigortu dute

Gizonezkoa Erresuma Batuko telesail ospetsu batean ikusitakoan oinarritu zen ama mailu batez hiltzeko, eta 16 urteko zigorra bete beharko du Nottinghameko kartzelan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko mutil bati 16 urteko kartzela zigorra ezarri diote, ama mailu batez hiltzeagatik. Gaztea telesail batean oinarrituta egin zuen hilketa, eta Nottinghameko kartzelan sartuko dute.

Erresuma Batuko hedabideek gaur jakinarazi dutenez, Daniel Bartlam ikasleak "hilketa prefektua" egiten saiatu zen, "Coronation Street" ITV kateko telesail ospetsuaren pertsonaietariko baten jarrerari jarraituz. Bartlamek ezin zuen telesailean emakume bat mailu batez hil zuen pertsonaia burutik kendu.

Nerabeak 2010eko apirilean Nottinghamen amarekin (Jacqueline) gauez eztabaida izan ostean hil zuela aitortu zuen, baina "kontrola galdu" zuela eta, beraz, hilketa izan ez zela esan zuen.

Hala ere, epaiketan, ama "Coronation Street" telesaileko eszena bati jarraituz hil zuela aitortu zuen, Nottinghameko auzitegian, eta errudun zela ebatzi zuten, urte hasieran.

Ama hil ostean, gorpua egunkari orriz bildu zuen eta su eman zion. Jasandako erreduren ondorioz, hortzei begiratuta soilik identifikatu ahal izan zuten emakumea.

"Coronation Street" telesaila 1960tik emititzen da Erresuma Batuan, eta Coronation kaleko bizilagunen bizitza kontatzen du; Erresuma Batuko telesail ospetsuenetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea