Gizartea -
Aireko garraioa
Madrildik eta Bartzelonatik Hondarribira zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte behe-lainoagatik
Loiuko aireportura bideratu behar izan dituzte, bertako baldintzak lur hartzeko egokiak baitziren.
eitb media
Madrildik eta Bartzelonatik Hondarribiko aireportura zihoazen bi hegaldi Loiura bideratu behar izan dituzte Gipuzkoako aireportuan zegoen behe-lainoagatik.
Iberiak eta Vuelingek kudeatutako hegaldiak ziren biak, eta lehenengoa 08:45ean iritsi behar zen Madrildik, eta bestea, 14:35ean zen iristekoa Bartzelonatik.
Azkenean, biak Loiuko aireportura bideratu behar izan dituzte, bertan lur hartzeko baldintzak egokiak baitziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea