Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Oinezko bat zauritu da Donostian, autobus batek harrapatuta

Dbus konpainiako autobus batek adin ertaineko gizon bat harrapatu du. Gizona Donostia ospitalera eraman dute eta Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin ertaineko oinezko bat zauritu da Donostiako Dbus konpainiako autobus batek harrapatuta, Askatasunaren hiribidean.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Dbus konpainiako autobus batek gizona bat harrapatu du 12:00ak aldera eta gizona konortea galdu barik Donostia ospitalera eraman dute.

Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak