Gizartea -
Zirkulazioa
Bi auto-gidari larri zauritu dira aurrez aurre talka eginda, Igorren
Dagoeneko atera dituzte auto barrutik eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Erredakzioa
Bi pertsona larri zauritu dira autoa gidatzen ari zirela aurrez aurre talka eginda Igorren (Bizkaia), N-240 errepidean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, 08:00ak aldera bi autok elkar jo dute eta bi autoetako baten gidaria harrapatuta geratu da ibilgailuaren barruan.
Azkenean, bi pertsonak eraman behar izan dituzte Galdakaoko ospitalera eta zirkulazioa eten egin dute ezbeharra gertatu den puntu horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea