Gizartea -
KORONABIRUSA
Lau hildako eta 1.074 covid-19 kasu berri, Nafarroan
Bestalde, 19 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bat ere ez ZIUn. Guztira, 227 daude ospitalean, horietako 26 ZIUn.
EITB MEDIA
1.074 covid-19 kasu berri atzeman zituen astelehenean Nafarroak, 3.274 test eginda. Horrek esan nahi du % 32,8koa zela atzo positibotasun tasa, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, lau pertsona hil ziren, birusak jota.
Igandean baino kasu gehiago zenbatu zituzten, beraz, atzokoan. Orduan 784 kutsatze atzeman zituzten, eta % 50,2ko positibotasun tasa. Larunbatean, berriz, 794 kasu eta % 46,9ko tasa, ostiralean 1.201 (% 38,2ko tasa), ostegunean 1.382 (% 41,9), asteazkenean 1.642 (% 41,6), asteartean 1.724 (% 41,6), astelehenean 1.836 (% 42,1) eta iragan igandean 1.265 (% 57,3).
Bestalde, esan bezala, lau pertsona hil dira azken orduetan, eta 19 lagun ospitaleratu dituzte (bat ere ez ZIUn). Gaur-gaurkoz 227 gaixo daude erietxean, eta horietatik 26 ZIUn.
Txertaketari dagokionez, astelehenean 1.721 dosi jarri zituzten. Orotara, 1.349.727 dosi jarri dituzte Nafarroan pandemia hasi zenetik, eta 544.792 pertsonak dute pauta osoa.
Datuak udalerriz udalerri aztertuta, Lizarra eta Tutera dira zigortuenak, 34na kasu berri atzeman baitituzte udalerri horietan.