Gizartea -
KORONABIRUSA
Kutsatzeak egonkor mantendu dira Nafarroan, 1.000 kasuren bueltan
Astearte honetan bi hildako, 18 ospitaleratze eta 1.124 positibo berri zenbatu dituzte.
EITB MEDIA
Beheranzko bidean jarraitzen du koronabirusaren seigarren olatuak Nafarroan, atzo, asteartea, 1.124 positibo zenbatu baitituzte. Bestalde, bi heriotza eta hemezortzi ospitaleratze jakinarazi dituzte, horietako bi ZIUetan.
Kasu horiek 3.018 proba egin ondoren detektatu dituzte, % 37,2ko positibotasun-tasa uzten dutenak, Foru Gobernuak emandako datuen arabera; gaur egun 228 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 26 zainketa intentsiboetan.
Astelehenean, ia kopuru bera eman zuten, 1.074; igandean, 784 kasu atzeman zituzten; larunbatean, 794; ostiralean, 1.201; ostegunean, 1.382; asteazkenean, 1.642; eta asteartean, 1.724. Duela bi aste, berriz, 1.923 positibo berri zenbatu zituzten egun baharrean.
Txertaketari dagokionez, atzo 1.453 dosi eman ondoren, inokulatutako txertoak 1.351.231 dira guztira, eta jarraibide osoa duten pertsonak, berriz, 544.926.