Gizartea -
datos de sucidio en Navarra
Suizidioek % 31 egin dute gora Nafarroan 2021ean; 58 heriotza eragin ditu
Gizonen artean, 21 eta 30 urte bitartekoen artean eta 41 eta 50 urte bitartekoenean egin du, batik bat, gora arazoak; emakumeetan, berriz, kasu gehien dituzten adin tarteak 41-50 eta 51-60 urte bitartekoak dira.
eitb media
58 pertsonak egin zuten iaz bere buruaz beste Nafarroan, jokabide suizidak artatzeko eta prebenitzeko Nafarroako Batzordeak (Napresui) egindako ikerketa baten arabera. 2020an 43 heriotza eragin zituen suizidioak, hau da, urtebetean % 31 igo dira.
Profilei dagokienez, arazo hori areagotu egin da 21-30 urte bitarteko eta 41-50 urte bitarteko gizonen artean; emakumeen artean, berriz, 41-50 urte eta 51-60 urte bitartekoen artean dago kasu gehien.
Azterketaren arabera, gainera, beren buruaz beste egin zuten pertsonetatik 23 (% 39,7) Osasun Mentaleko sare publikoarekin harremanetan zeuden aurretik, hau da, 2020an baino % 1 gutxiago, eta % 12,3a Psikiatriako Larrialdi Zerbitzura joan zen hil aurreko astean.
Nahasmendu afektiboak eta substantzien kontsumoagatiko trastornoak izan ziren diagnosi nagusiak, eta ondoren, antsietate- eta nortasun-nahasmenduak eta eskizofrenikoak. Nabarmendu behar da, horietatik % 30 aurretik ere saiatu zirela beren buruaz beste egiten.