Gizartea -

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

BOSeko 2 musikarik dituzten lesioak lan-gaixotasuna direla onartu dute

Bilboko Orkestra Sinfonikoko bi musikarik tendoietan dituzten lesioak lan-gaixotasuna direla ebatzi dute bi epaitegik.

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Bilboko bi epaitegik arrazoia eman die Bilboko Orkestra Sinfonikoko bi musikariri, tendoietan dituzten lesioak lan-gaixotasuna direla onartuta. Horrenbestez, bi epaitegiek atzera bota dituzte Gizarte Segurantzaren Espainiako Institutuak biolinista eta biolontxelo-jotzaile batek zituzten lesioak lan-gaixotasuna zirela esanez emandako ebazpenen aurka Mutualiak jarritako helegiteak.

Jesus Uzkudunek (CCOO) "laneko osasuna bermatzeko neurriak ekiditeko joko zikina" erabiltzeari uzteko exijitu dio Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea