Gizartea -

CISen inkesta

Erreforma eta murrizketek ez dute kezka sortzen, bai ordea langabeziak

Hezkuntzarekiko eta osasunarekiko kezka areagotu egin da, eta terrorismoarena ordea, dagoeneko bazterreko arazoa besterik ez da gizartearentzat.

Inemeko buelgo bat. EFE
Inemeko buelgo bat. EFE
Inemeko buelgo bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia geroz eta kezkagarriagoa da espainiarrentzat, ez, ordea, lan erreforma edo murrizketak, CIS Ikerketa Soziologikoaren Zentroak egindako inkestaren arabera.

Kezkarik nagusiena langabezia da % 84ren ustez ekonomiarekin eta politikariekin lotutako gaien aurretik.

Hezkuntzarekiko eta osasunarekiko kezka areagotu egin da, eta terrorismoarena, ordea, dagoeneko bazterreko arazoa besterik ez da gizartearentzat. Honen harira, Gobernuak ez lukeela ETArekin presoen inguruan hitz egin beharko uste dute gehienek. Soilik % 12,9k du aurkako iritzia.

Egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra dela uste dute herritarrek, zehazki % 86,8k. Gainera, % 37,7k uste du egoerak okerrera egingo duela.

Egoera ekonomiko kaskarraren errua Gobernuak du, herritarren % 30,8ren ustez; bankuek dute, galdetutakoen % 23,6ren ustez; eta nazioarteko egoerak du, horien % 21,7ren ustez.

Galdetutako gehienen ustez, PSOEren Gobernuak egoera gaizki kudeatu du, baina herritarren % 46,6ren ustez, PPk ez zukeen hobeto kudeatuko.

Azaroaren 20ko hauteskundeen inguruan, % 23k boza zeini eman azken hamar egunetan erabaki zuela aitortu dute.

Politikarien artean, nota onena Rosa Diez UPyDko diputatuak eskuratu du, 10etik 4,91. Ondoren, Mariano Rajoyk, 4,79. Uxue Barkos da hirugarren, 4,62ko notarekin eta Alfredo Perez Rubalcaba laugarren, 4,51.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea