Gizartea -

KORONABIRUSA

Abendu aurreko datu epidemiologikoetara itzuli da Nafarroa, 395 positibo atzemanda azken egunean

Atzo egindako proben % 34,5 positiboak izan ziren. Gainera, 3 pertsona hil ziren covid-19aren ondorioz, eta 11 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn.

Jendea paseoan Estafeta kalean, Iruñean. Argazkia: EFE
Jendea paseoan Estafeta kalean, Iruñean. Argazkia: EFE
Jendea paseoan Estafeta kalean, Iruñean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Erkidegoan beherakada handia izan da covid-19 kasu berrietan. Atzo, larunbata, 395 positibo izan ziren, aurreko eguneko 738ak baino askoz ere gutxiago, baina 3 pertsona hil ziren.

Kasuen beherakadak seigarren olatuaren beheranzko joera berresten du, baina kontuan izan behar da, neurri handi batean, asteburuetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, osasun-zentroak itxita daudelako. Atzo 1.145 proba egin ziren, ostiraleko 2.334en eta osteguneko 2.408en aldean. Proba guztien % 34,5ek positibo eman zuten. Dena den, larunbat honetako datuak ez du zerikusirik aurreko larunbatetakoekin. Azaroko azken egunetara arte egin behar da atzera antzeko zifra bat aurkitzeko.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, gainera, atzo 201 covid gaixo zeuden ospitaleratuta (203 ostiralean), horietatik 28 ZIUn (aurreko egunean adina), eta 11 ospitaleratze berri izan ziren, horietako bat zainketa intentsiboetan.

395 kasu berri horietatik 110 Iruñean atzeman zituzten, 13na Arrotxapea eta Txantrea auzoetan, 12na II. Zabalgunean eta San Joanen, eta 10 Ermitagañan.

Nafarroako gainerako guneetan, kutsatze kopuruagatik nabarmentzen dira Barañaingo 14ak, Tuterako 11k eta Noaingo 10ak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea