Gizartea -
Urpeko ondarea
Titanic-en hondarren babesa bere gain hartuko du Unescok
Titanic ontziaren hondarrak 4.000 metroko sakoneran daude, Terranovako kostaldetik gertu, eta, "nazioarteko uretan daudenez, Estatuek ezin dute lekuaren jurisdikzioa aldarrikatu".
Erredakzioa
Titanic transatlantikoaren hondarrak Unescoren babespean izango dira, erakundeak berak NBEko Pariseko egoitzan iragarritakoaren arabera. Titanic 1912ko apirilaren 14an hondoratu zen iceberg baten kontra talka eginda.
"Hondoratzearen 100. urteurrena bete denez, hondarrak Unecoren Konbentzioaren urpeko kultura-ondarearentzako babesa dauka", adierazi du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak.
Titanicen ondarrak 4.000 metroko sakoneran daude, Terranovako kostaldetik gertu, eta, "nazioarteko uretan daudenez, Estatuek ezin dute lekuaren jurisdikzioa aldarrikatu, jurisdikzioa ur horietako bandera nazionala duten ontzien gainean bakarrik aldarrikatu daitekeelako".
"Orain arte –esan du erakundeak komunikatu batean- Titanicek ezin zuen Konbentzioaren babesa jaso, babes hori mende bateko ontziei bakarrik aplikatzen zitzaielako".
Lapurreta saihestea
"Gaurtik aurrera, Konbentzioaren kide diren Estatuek Titanicen hondarren deuseztea, lapurretam salmenta eta sakabanatzea debekatu dezakete", gaineratu du.
"Ontzia babesteko eta bertan aurkitutako gorpuzkiek tratu duina izan dezaten neurriak hartzeko aukera ere izango dute", azpimarratu du Unescok.