Gizartea -

Bizkaia

Eraikin bat jendez hustu behar izan dute Zallan, sute baten ondorioz

04:30ean piztu da sua Andres Aya Goñi kaleko denda batean, eta kea ondoko ezkaratzera iritsi bada ere, ez da inor zauritu. 06:00etarako beren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin bat jendez hustu behar izan dute Zallan (Bizkaia) gaur goizaldean, sute baten ondorioz. Sua 04:30 aldera piztu da, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Kea ondoko atarira heldu bada ere, ez dute inor artatu behar izan, baina, esan bezala, bizilagunetako batzuk etxetik atera behar izan dituzte.

06:00etarako itzali dute sua, eta ordu horretan beren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zalla azken ordukoa Azken ordukoa Enkarterriri buruz