Gizartea -
Bartzelonan
Esquadra Mossoak adingabe baten heriotza ikertzen ari dira
16 urteko boliviar gazte bat kalean hil da, Hospitalet de Llobregaten. Baliteke gaztea arma zuri batek eragindako zauriengatik hil izana, gazte-taldeen arteko liskar batean.
Erredakzioa
Esquadra Mossoak ostiral honetan Hospitalet de Llobregaten jazotako adingabe baten heriotza ikertzen ari dira. Ikerketa abian jarri dutenek jakitera eman dutenez, 16 urteko boliviar gaztea kalean hil zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Ikerketa sekretupean jarri dute, Kataluniako Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Baliteke gaztea arma zuri batek eragindako zauriengatik hil izana, gazte-taldeen arteko liskar batean. Ezbeharra ostiral honetan jazo da, 18:40ean.
Larrialdi Medikuetarako Sistemak bi anbulantzia bidali ditu bertara eta ordu erdiz gaztea indarberritzen saiatu dira baina azkenean zendu da.