Gizartea -
47 urteko gizonezkoa
Gizon baten gorpua aurkitu dute buruan tiro bat zuela, Lasarten
Lasarteko Buenos Aires aldapan agertu da gorpua eta suzko arma batekin eragindako zauriak ditu buruan. Senitarteko baten ibilgailua kiskalita aurkitu du Ertzaintzak.
Erredakzioa
47 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Lasarten (Gipuzkoa), eta lehen ikerketan arabera, suzko arma batekin eragindako zauriak ditu buruan, Herrizaingo Sailak esan duenez. Ez dute hilketa bat izatea baztertzen.
Iturri berberaren arabera, hilotza 10:00ak aldera aurkitu dute Buenos Aires Aldapan dagoen baserri batean. Antza denez, pisukide batek aurkitu du hildakoaren gorpua eta bisua eman die familiakoei eta 112 zerbitzukoei.
Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Unitateak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.
Hilotza Donostiako Auzitegi Medikuntza Zerbitzuare eraman dute 14:15ak aldera, Ertzaintzak eraikinaren inguruan jarritako kontrola kendu eta berehala.
Pertsona ezaguna Lasarten
Heriotzak inguruko bizilagunak hunkitu ditu, hildakoa oso ezaguna baitzen: idi-proben zale amorratua, herri-kirol horretan zenbait garaipen lortu zituen.
Herrizaingo Sailaren arabera, momentuz ez dute atxiloketarik egin.
Ibilgailua kiskalita aurkitu dute
Ertzaintzak senitarteko baten ibilgailua kiskalita aurkitu du hildakoa topatu duten baserrian, Herrizaingo sailak esan duenez.