Gizartea -

GIPUZKOA

Pertsona bat zauritu da Tolosako etxebizitza batean izandako leherketan

Eztanda Iurramendi auzoan dagoen eraikin bateko beheko solairuan gertatu da. Bizilagun bat zauritu da, eta Tolosako klinikara eraman dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da ostegun honetan Tolosako etxebizitza batean izan den leherketa baten ondorioz, Ertzaintzako iturriek Radio Euskadiri baieztatu diotenez.

Leherketa 19:00ak aldera gertatu da, Iurramendi auzoko eraikin bateko beheko solairuan dagoen etxebizitza batean. Bizilagun bat zauritu da, eta Tolosako klinikara eraman dute.

Eztandak kalte materialak eragin ditu etxean, baina ez da sute handirik piztu. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, baina suhiltzaileek aurreratu dute litekeena dela gas-bonbona txiki batek eragin izana leherketa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak