Gizartea -

17 eta 20 urte

Bost gazte zauritu dira auto-istripu batean, Oñatin

Autoko gidaria atxilotu egin dute, alkoholemia proban positibo emategatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 eta 20 urte bitarteko bi neska eta hiru mutil zauritu dira Oñatin (Gipuzkoa) gertatu den auto-istripu batean. Autoa errepidetik atera da eta zuhaitz baten aurka talka egin du, GI-2630 bidean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 03.00etan gertatu da eta Volkswagen Passat ibilgailua hesian zintzilik gelditu da zuhaitz baten aurka talka egin ostean.

Bost bidaiariak zauritu dira eta Arrasateko ospitalera eraman dituzte. Gidaria atxilotu egin dute bide-segurtasuna arriskuan jartzea egotzita, izan ere, alkoholemia proban positibo eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea