Gizartea -
Istripuak Bizkaian
Hainbat ibilgailuren arteko bi istripuk ilara luzeak sortu dituzte Txorierrin
Bi ezbeharrak N-637 errepidean gertatu dira, Erandion. Bi ezbeharrak puntako orduan gertatu dira, behargin asko etxera bueltan edo lantokira bidean doazenean.
EiTB Media
Hainbat ibilgailuren arteko bi istripuk ilara luzeak eragin dituzte bi orduz Txorierrin.
Bi ezbeharrak N-637 errepidean gertatu dira, Erandion (Bizkaia). Aurrena Barakaldoko noranzkoan jazo da, eta errei bat itxi behar izan dute. Zazpi ibilgailuren arteko talka izan da. Ilarak Zamudiora arte iritsi dira.
Bigarren istripua ordubete eskas geroago gertatu da Galdakaoko noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin dute. Era berean, errei bat itxi behar izan dute noranzko horretan.
Bi ezbeharrak puntako orduan gertatu dira, behargin asko etxera bueltan edo lantokira bidean doazenean.