Gizartea -

Iraken

Bederatzi urte bete dira Jose Couso kazetaria hil zutenetik

Familia oraindik borrokan ari da justizia lortzeko eta gertatutakoa Iraken zeuden kazetarien lana isilarazteko estrategia izan zela salatzen.

Jose Cousoren anaiak, ezkerrean, borrokan jarraitzen du hiltzaileak epaitegietara eramateko. Efe.
Jose Cousoren anaiak, ezkerrean, borrokan jarraitzen du hiltzaileak epaitegietara eramateko.
Jose Cousoren anaiak, ezkerrean, borrokan jarraitzen du hiltzaileak epaitegietara eramateko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Couso kamera 2003ko apirilaren 8an hil zen Iraken, AEBetako Armadako tanke baten tiroak jota. Couso tropak Bagdadera nola sartzen ziren jarraitzen ari zen.

Tiroaren ondorioz, Taras Protsyuk Reuters agentziako kazetari ukraniarra ere hil zen. Reuters agentzia zuzeneko seinalea emititzen ari zen momentu hartan nazioarteko zenbait katerentzat, Cousoren gainean zegoen pisutik.

Jose Cousoren familiak bederatzi urte daramatza justizia bila eta Palestina hotelera egindako tiroa kazetariek ematen zuten informazioa isilarazteko estrategiaren parte zela salatzen du.

Hilketaren egun berean, Al Jazeeraren eta Abu Dhabiko telebista baten egoitzei ere eraso egin zieten. Ondorioz, Al Jazeerako ekoizle bat hil zen.

Gobernuen oztopoak2010ean, Wikileaks-ek argitaratutako diplomaziaren mezuen harian, Jose Cousoren familiakoek Espainiako eta AEBetako Gobernuen jarrera salatu zuten, biek ikerketari traba egiteko eskura izan zuten guztia egin baitzuten.

Wikileaksek ateratako informazioaren arabera, AEBek presioa egin zioten Jose Luis Rodriguez Zapatero orduko presidenteari Espainian AEBetako politikoen eta militarren kontra abian jarritako ikerketa judizialak "geldiarazi edo oztopatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea