Gizartea -

Sorbaldan sastatu du

Emakume bat atxilotu dute Caceresen bikotekideari eraso egiteagatik

Eztabaida gogor batean 43 urteko emakumezkoak sukaldeko 12 zentimetroko ganibet bat hartu eta bikotekideari sorbaldan sartu dio. Ustezko erasotzailea aske utzi dute, baina karguak egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionak emakumezko bat atxilotu du Caceresen bikotekideari "12 zentimetroko sukaldeko ganibet batekin" eraso egitea leporatuta. Extremadurako Poliziak azaldu duenez, ustezko erasotzaileak eta bikotekideak eztabaida gogorra izan dute eta emakumeak, halako batean, sastada bat eman dio bikotekideari sorbaldan.

091 Larrialdi Zerbitzuek abisua jaso dute 04:00ak aldera, eta, horren berri izan baino ez, Poliziaren agenteak Andres Burgos de Caceres kalean kokatutako etxebizitzara bertaratu dira. Osasun zerbitzuko kideek bikotekidea artatu dute "ezkerreko sorbaldan ganibeta sartuta" zuelako.

Poliziak ustezko erasotzailea bertan atxilotu du eta polizia-etxera eraman du. Izapideak egin ostean, 43 urteko emakumezkoa epailearen esku utzi dute eta honek aske uztea agindu du, baina karguak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea