Gizartea -

KORONABIRUSA

217 covid kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, azken bi hilabete eta erdian izan den kopururik txikiena

Aurreko larunbatean atzeman ziren kasuen ia erdia dira (437) eta duela bi aste baino lau aldiz gutxiago (954). Hiru pertsona hil ziren atzo covidagatik eta zazpi lagun ospitaleratu zituzten, bat ZIUn.

Medikua, babes jantzia eskutan, Tuterako Ospitalean. Argazkia: EITB Media
Medikua, babes jantzia eskutan, Tuterako Ospitalean. Argazkia: EITB Media
Medikua, babes jantzia eskutan, Tuterako Ospitalean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, Osasun Departamentuak 217 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan Foru Erkidegoan. 828 proba diagnostiko egin zituzten eta %26,2k positibo eman zuten. Bezperan, ostiralean, 430 kutsatze atzeman ziren.

Atzo erregistratutako kasuak joan den larunbatean atzemandakoen ia erdiak dira, 437, eta duela bi astekoak baino askoz ere gutxiago, 954.

Udalerrika, 66 positibo atzeman ziren Iruñean eta 20 Tuteran. Gainerako herrietan 1 eta 8 kasu artean izan dira.

Hiru heriotza erregistratu ziren, gainera, atzo, eta zazpi lagun ospitaleratu behar izan zituzten, bat ZIUn. Ospitaleetako egoerari dagokionez, 146 pertsona zeuden ingresatuta covidagatik (bezperan baino bat gehiago), horietatik 19 ZIUn (bezperan baino bi gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Osasunari buruzko albisteak Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria