Gizartea -

Bizkaia

Lau pertsona zauritu dira Muskizen izandako sute batean

Eraikina jendez hustu behar izan dute, 04:00ak inguruan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, sua piztu baita.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona artatu behar izan dituzte gauerdian Muskizen izandako sute batean, ertzain bat tartean. Horietako bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu duelako.

Eraikina jendez hustu behar izan dute, 04:00ak inguruan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, sua piztu baita.

Bi ordu geroago, 06:00ak aldera, sua itzaltzea lortu dute, eta Muskiz eta Sopuerta lotzen dituen BI-2701 errepidea zabaldu dute, sutearen ondorioz itxita izan eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Suteak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak