Gizartea -

Istripua Nafarroan

Emakume bat hil da Cortesen auto batek harrapatu eta gero

Ondoezik zegoela eta, biktima autobideko bide bazterrean gelditu zen eta autotik atera zenean beste ibilgailu batek harrapatu egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko emakumezko bat hil da bart auto batek Cortesen (Nafarroa) harrapatu ostean. Istripua gaueko 21:30 inguruan gertatu zen A-68 autobidean; emakumea larri zaurituta Tuterako Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da goizaldeko 01:30 aldera.

Emakumea bere semearekin zihoan autoan eta ondoezik zegoela eta autobideko bide bazterrean gelditzea erabaki zuten. Ibilgailutik atera zenean beste auto batek jo zuen emakumea eta larri zauritu zen: hanka bat galdu zuen eta hezur hausturak izan zituen.

Biktima jaiotzez georgiarra da, baina L'Hospitalet de Llobregaten bizi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea