Gizartea -

Eguraldia

Alerta horia EAEn, izotzagatik eta 3,5 metroko olatuengatik

Horrez gain, datozen orduetan tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, euria egingo du eta ekaitz-arriskua ere izango da.

Donostia. Argazkia: EITB
Donostia. Argazkia: EITB
Donostia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du kostaldean, asteazken honetarako 3,5 metroko olatuak espero direlako. Horrez gain, barnealdean ere alerta horia ezarri du, izotzagatik.

Euskalmeten arabera, asteazken honetarako euri arina espero da eta ekaitz-arriskua ere izango da. Elur-kota 1.300-1.400 metrotan egongo da eta kostaldean haizeak gogor joko du. Gutxiengo tenperaturak beherakada txikia, eta maximoak, gora.

Ostegunean, zerua hodeitsu egongo da, euria egingo du eta ekaitza ere izan daiteke. Haizeak gogor joko du kostaldean eta mendialdean. Gutxiengo tenperaturak gorakada txikia izango du; maximoak, berriz, behera egingo du. Ostiralerako ez da aldaketa handirik espero: hodeiak izango dira nagusi berriro eta arratsaldean euria egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea