Gizartea -

Azkuna Zentroa

Josune Urrutiak "Crónicas complejas" erakutsiko du Azkuna Zentroan

Gaixotasun kroniko konplexuak dituzten umeei "ahotsa ematea" helburu, Osakidetzaren eta Gurutzetako Ospitalearen laguntza izan du Urrutiak horretarako, eta martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai bertan.

"Crónicas complejas"-en parte den tailer bat. Argazkia: Arkaitz Saiz
"Crónicas complejas"-en parte den tailer bat.
"Crónicas complejas"-en parte den tailer bat. Argazkia: Arkaitz Saiz

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkuna Zentroak Josune Urrutia artista bilbotarraren "Crónicas complejas" proiektua estreinatu du, gaixotasun kroniko konplexuen "kontakizun kolektiboa" sortzeko proposamena. Egitasmoaren helburua da artearen eta osasunaren inguruan hausnarketa egiteko espazio bat osatzea.

Urrutiak "ahotsa eman" nahi die halako gaixotasunak pairatzen dituzten umeei. Azaldu duenez, osasungintzako komunitate osoa hartzen du barne "Crónicas complejas" erakusketak: pazienteak, senideak, osasun-langileak, teknikariak... Pertsona horien guztien arteko komunikazioa ikusaraztea eta hobetzea da asmoa.

Azkuna Zentroaren Babestu programaren pean garatu du Urrutiak proiektua, Osakidetzaren eta Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Unitatearen laguntzaz, eta erakusketa martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai.

AZ Irratia podcastean ere badu bere atal propioa "Crónicas complejas" proiektuak; bertako protagonisten lekukotzak biltzen dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Zer gertatzen ari da Bilbon? Bizkaia Artea Gizartea albisteak Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Eguneko albisteak