Gizartea -
World´s 50 Best Restaurant
Elena Arzak, munduko emakume sukaldari onena
Sari horien bigarren edizioa izango da, eta honakoan Elena Arzak euskaldunari munduko emakume sukaldari onenari saria jasoko du.
Erredakzioa
Elena Arzak sukaldariak munduko emakume sukaldari onenaren Veuve Cliquot saria jaso du gaur Restaurant aldizkari gastronomiko britainiarraren eskutik.
Donostiako Arzak jatetxeko sukaldariak Anne-Sophie Pic frantziarraren lekukoa hartuko du horrela, sukaldaritza "etengabeko garapenean, berrikuntzan eta ikerketan oinarritua" egiten duelako.
"Benetako ezustekoa izan da, apaltasuna ematen dit. Arzakengatik pozten naiz, jatetxearengatik eta aitarengatik", adierazi du Juan Mari Arzaken aldabak.
"Oroitzen naiz nire amona sukaldean aritzen zenean, inspirazio iturri izan zen niretzat. Orain, sari honekin, berarekin oroitzen naiz gehiago nire buruarekin baino", adierazi du Arzakek Reimseko (Frantzia) Marc de Veuce Cliquot Hotelean saria jaso ondoren.
Arzak familiaren laugarren belaunaldiko sukaldaria da Elena, 1897an irekitako jatetxean egiten du lan. Azken bost urteetan, Restaurant aldizkariak egiten duen munduko hamar jatetxe onenen zerrendan dago Arzak.
Iaz, aldizkari gastronomiko britainiarrak aita saritu zuen, "Bizi osoko lorpenengatik".