Gizartea -

Heriotza

Marisa Medina aurkezlea eta aktorea hil da, minbiziak jota

2010eko abuztuan, telebista kate baten bidez, jakitera eman zuen minbizia zuela eta medikuek gehienez bi urteko bizi-itxaropena eman ziotela.

Marisa Medina aktorea eta aurkezlea. EFE
Marisa Medina aktorea eta aurkezlea. EFE
Marisa Medina aktorea eta aurkezlea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marisa Medina aurkezlea eta aktorea hil da, 69 urte zituela, minbiziak jota. Telecinco telebista-kateko 'El Programa de Ana Rosa' saioan zabaldu dute albistea. Joan den igande arratsaldean eraman zuten ospitalera eta astelehenen goizaldean hil egin zen.

2010eko abuztuan, Telecincoko 'Salvame Deluxe' saioan, publikoki jakinarazi zuen minbizia zuela eta medikuek, gehienez, bi urteko bizi-itxaropena eman ziotela.

Alfonso Satiesteban konpositorearen emazteko ohiak ukatu egin zuen bere gaitza drogak hartzearen ondorio zela eta onartu zuen gehien kostatu zitzaiona jokoarekiko zaletasuna gainditzea izan zela: "Ludopata izan naiz. Diru asko jokatu dut. Ez nekien jokatu gabe bizitzen", nabarmendu zuen. Medinak TVEn hasi zuen bere ibilbide profesionala, esatari moduan eta ondoren, 1962an, aurkezle lanetan hasi zen.

Aktore moduan, hainbat pelikula egin zituen, besteak beste, 'Si fulano fuese mengano', 'La casa de los Martínez' eta 'En un mundo nuevo'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea