Gizartea -
Abisu horiak
Kostaldean 3 eta 3,5 metro arteko olatuak espero dira ostiralean eta larunbatean
Ostiral honetan abisu horia 04:00etatik 07:00etara egongo da indarrean, eta larunbatean 05:00etatik 07:00etara.
Agentziak | EiTB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi abisu hori ezarri ditu ostiralerako eta larunbaterako; izan ere, 3 eta 3,5 metro arteko olatuak espero dira kostaldean.
Horrela, Larrialdi Arreta eta Meteorologia Zuzendaritzak zehaztu duenez, ostiral honetan abisu horia 04:00etatik 07:00etara egongo da indarrean, eta larunbatean 05:00etatik 07:00etara.
Euskalmetek iragarri duenez, ostiral goiza eguzkitsua izango da, baina arratsaldean zerua estaliko da Euskadiko iparraldean eta mendebaldean. Bertan euria eta tenperaturak jaistea espero da.
Larunbatean prezipitazioak izango dira, batez ere goizean. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperaturek behera egingo dute nabarmen.