Gizartea -
TRAFIKOA
A-63 errepidea itxita, Donostiara bidean, Urruña parean kamioi batek su hartu ostean
Kamioi bat irauli da eta su hartu du. Ezbeharraren ondorioz, hiru erreiak itxi dituzte eta auto-ilarak Baionaraino iritsi dira.
EITB MEDIA
Istripu larria gertatu da gaur goizean A-63 autobidean, Urruña parean, eta auto-ilara luzeak sortu dira goizean goizetik Donostiara bidean, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
06:30ak baino lehen, kamioia irauli egin da eta su hartu du Urruñako irteeratik gertu.
Istripuaren eraginez, hiru erreiak itxi dituzte, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira, Baionaraino.
11:30ean errepideak itxita jarraitzen zuen oraindik.
Autobidea itxita dagoenez, Urruña eta Donibane Lohizune inguruko errepideetan ere zirkulazio arazoak daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea