Gizartea -

KORONABIRUSA

270 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan

Osasungunei erreparatuta, Sarrigurenen, Iruñeko II. Zabalgunean eta Mutiloan hauteman dituzte kasu gehien, 12, 11 eta 10, hurrenez hurren. 

Erizain bat gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten. EITBko bideo batetik ateratako irudia
Erizain bat gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten
Erizain bat gizon bati koronabirusa hautemateko proba egiten. EITBko bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, 270 kutsatze berri zenbatu zituzten atzo (osteguna), Foru Gobernuak ostiral honetan emandako behin-behineko datuen arabera.

Duela astebete, 487 positibo hauteman zituzten eta duela bi, 940.

Osasungunei erreparatuta, Sarrigurenen, Iruñeko II. Zabalgunean eta Mutiloan hauteman dituzte kasu gehien, 12, 11 eta 10, hurrenez hurren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirusa olatu berria