Gizartea -
Drogen aurkako operazioa
Espainia iparraldeko heroina sare handiena desegin dute Bilbon
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu eta 49 kilo heroina, mila dosi kokaina baino gehiago, drogarekin nahasteko substantzia, doitasunezko balantzak eta material informatikoa atzeman dizkiete.
Erredakzioa
Ertzaintzaren Ikerketa Kriminalerako Unitateko agenteek Espainia iparraldeko droga sare handiena desegin zuen joan zen ostiralean Bilbon, bertatik aritzen baitzen.
Operazio horretan lau pertsona atxilotu dituzte eta 49 kilo heroina, mila dosi kokaina baino gehiago, drogarekin nahasteko substantzia, doitasunezko balantzak eta material informatikoa atzeman dizkiete.
Outage Operazioa 2011ko amaiera aldera hasi zuten, Ertzaintzak Bilboko supermerkatu baten arduradunak ziren senar-emazteek estupefazienteen salerosketak estaltzeko erabiltzen zutela jakin ondoren.
Bertan topatutako heroinaren kalitate eskasa dela eta, merkatu beltzean banatzen zutela uste dute. Aurkitutako 49 kilo horiekin bi milioi eta erdi dosi saldu eta, guztira, 25 milioi euro irabaz zitezkeen. Lau atxilotuak kartzelara eraman dituzte.