Gizartea -
indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Martorellen, ustez bikotekidea hiltzeagatik
Mossos d'Esquadrako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat honetan, bikotekidea kolpez hiltzea egotzita.
agentziak | eitb media
Mossos d'Esquadrako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat honetan, ustez bikotekidea objektu gogor batekin kolpez hiltzeagatik, Martorelleko (Bartzelona) pisu batean.
Goizeko 11:00ak aldera izan du Udaltzaingoak getatutakoaren berri, herriko Joan Serrats plazako etxebizitza batean izaten ari zen eztabaida bortitz baten abisua jasota.
Udaltzaingoa, Mossos d'Esquadrako agenteak eta Larrialdi Medikuetarako Sistema (SEM) bertaratu dira, eta etxebizitzan sartzean emakumearen gorpua eta zauritutako gizona aurkitu dituzte.
Atxilotua ospitalera eraman dute, eta bertan dago oraindik, artatzen duten bitartean.
Kataluniako Auzitegi Gorenak jakitera eman duenez, Martorelleko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak kausa ireki du hilketa ikertzeko, eta genero-indarkeria epaitegiak hartuko du kasua.
Generalitateko Berdintasun eta Feminismo Sailak, bestalde, adierazi du ustezko feminizidioa jarraituko duela, eta Martorelleko Udalaren esanetara jarri da.