Gizartea -

EZBEHARRA

Emakume bat erreskatatu dute Oria ibaitik, Lasarte parean

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:00ak aldera abisua jaso dute emakume bat ibaian zegoelako, atera ezinik. Erreskatatu ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu dute gaur goizean Lasarten, Oria ibaitik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez, goizeko 07:00 aldera abisua jaso dute emakume bat ibaian zegoela jakinaraziz.

Erreskatatzera joan direnean, gutxi kubritzen zuen toki batean zegoela ikusi dute baina ezin zuen bere kabuz atera. Hala, suhiltzaileek ibaitik atera eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Ez da emakumearen inguruko daturik zabaldu, ez eta zer egin zezakeen edo nolatan zegoen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Suhiltzaileak Donostia Ospitalea