Gizartea -

KORONABIRUSA

Pertsona bat hil da koronabirusak jota Nafarroan eta 140 kutsatze berri atzeman dira

Gaur gaurkoz 128 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik, horietako 15 zainketa intentsiboetan.

Jendea Iruñetik paseoan. Argazkia: EFE
Jendea Iruñetik paseoan. Argazkia: EFE
Jendea Iruñetik paseoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Osasun Departamentuak 140 kutsatze berri atzeman ditu igande honetan koronabirusa dela eta. Gainera, pertsona bat hil da azken 24 orduetan Foru Erkidegoan eta bi pertsona erietxeratu dituzte.

Guztira 691 proba egin ziren, eta kutsatzeek beherazko joerari eusten diote Nafarroan. Gaur gaurkoz 128 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik, horietako 15 zainketa intentsiboetan.

Txertaketari dagokionez, 936 dosi jarri ziren atzo. Guztira, 1.385.395 txerto jarri dira Nafarroan, eta 552.841 pertsonek dute pauta osoa jarrita.

Arrotxapea da gaur-gaurkoz Iruñeko auzorik astinduena. Azken 24 orduetan, 11 kasu zenbatu dituzte han.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa